Lizentziak

Ezagutu mendiko aseguruaren ezaugarriak. Zure zalantzak argitu…

 ZER JARDUERAK ESTALTZEN DITUEN MENDIKO ASEGURUA?

Mendizaletasuna, eskalatzea, rokodromoa, alpinismoa, amildegien jaitsiera, ibilaldi nordikoa, espeleologia, mendiko eski edo zeharkaldia, iraupeneko edo iparrekoa, garraio mekanikoa duten estazioetan praktikatzen denean salbu.

Honen barruan dira, halaber, animaliek egindako koskadak nahiz intsektuen ziztadak, Hauez gainera, tximistak jota nahiz klimatologiak eragindako min hartzeak ere, heriotza barne, estaltzen ditu: izozketak, eguzki kolpeak eta “mendiaren gaitza” izeneko kaltea.

ESTALDURAREN LUZAPENIK JARDUERA BEREZIETARAKO DAGO?

Bai. Alpetar eskia, Snow eta Mendiko bizikleta (BTT). Kontuan izan, iraupen eskian iparrekoan ibiltzeko garraio mekanikoa duten estaziotean, alpetar eskia aukera kontratatu behar dela.

Mendi federazioek antolatutako BTT ibilaldietako parte hartzea estalduran barne dago, baldin eta federatuak BTT aukera kontratatua duen, BTT ibilaldietan istripua izanez gero, ezbeharraren estaldurarako ezinbestekoa izango da, ibialdiaren antolatzailearen deklarazioa, istripua izandakoak parte hartzaile gisa izena emana zuela eta istripua ibilaldian zehar izan dela esanez.

ZER ESTALDURA MEDIKO-FARMAZEUTIKO DU ASEGURUAK?

Mugarik gabeko kopurua izanen da Osasun edo Birgaitze-Zentroetan, baita Federazioko bakoitzak itundako espezialistak ere.

BEREZKO JARDUERAREN ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ZER ESTALDURA DITU ASEGURUAK?

Defentsa eta Fidantza. Garantia Muga:

  • Oker edo kalte materialetan: 60.101,21€
  • Heriotzagatik: 30.050,61€
  • Aseguratuaren frankizia: 30,05€

NOLA EGITEN DA ISTRIPUA IZANDAKOEN ERRESKATEA?

Edozein bitartekoz eta tokitan. Honen barne dago helikopteroa nahiz hildakoen garraio-gastuak, pertsonako 90.015,18€ eurorainokoa.

ZEIN DIRA KALTE-ORDAINKETAK HERIOTZAGATIK?

  • Haurrak: 1.803,00 €
  • Gazteak: 9.269,00 €
  • Nagusiak: 14.471,00 €

ZEIN DIRA KALTE-ORDAINKETAK ERABATEKO ELBARRITASUNA EGOTEKOTAN?

  • Haurrak 4.072,00 €
  • Gazteak: 18.538,00 €
  • Nagusiak:  28.961,00 €

18 urtez gorako hildakoen kalte-ordanari erreskate, garraio, asistentzia, etab-ek sortutako gastuak kenduko zaizkio. Jasoko den gutxieneko kalte-ordaina 7.235,50€ izanen da.

65 URTETIK GORAKO KATEGORIAK ETA HELDUEN KATEGORIAK ESTALDURA BERA AL DUTE?

Bai

POLIZAK KLUBEN ETA JARDUERA-ARDURADUNEN (MENDI-GIDARI BOLUNTARIOEN) ERANTZUKIZUN ZIBILA ESTALTZEN AL DU?  

Bai. Horretarako klubek urteko jarduera-egutegia eta jarduera horietan ardura hartu ohi duten mendiko-gidari boluntarioen zerrenda bidali behar dituzte   Broker’s enpresara. Informazioa honako helbide honetara bidali daiteke:  brokersseguros@arrakis.es.

 
ZURE MENDI-ASEGURUAREN ZENBATEKOA KALKULATU

DESKARGAK