GASTEIZKO MENDIAK 2021. XIII. IRAUPEN-PROBA

GASTEIZKO MENDIAK 2021. XIII. IRAUPEN-PROBA

Dakizuenez, oraindik ere pandemiak eragindako ziurgabetasun‑egoeran gaude bete‑betean, eta horrek zaildu egin du probarekin aurrera egitea, antolakuntzak eta partaideek nahi lituzketen parametroetan, behinik behin.

Izan ere, egoerak eskatzen dituen neurriekin, proba ez litzateke berdina izango: distantzia soziala, jendea ez pilatzea, parte-hartzaileen arteko segurtasun‑tarteak gordetzea, elkarri ez ukitzea, irteeran guztiak “isolatzea”, anoa‑postuak, helmuga, sari-banaketa…

Horren aurrean, klubak erabaki du proba bertan behera uztea, formatu klasikoan. Egongo da horretarako aukera! Eta, aukera hori iristen denean, proba berriro ere antolatuko dute, zuek guztiok merezi dituzuen baldintzetan (laguntzaileak, boluntarioak, parte-hartzaileak…).

Antolatzaileek, urtea hutsik utzi nahi ez dutenez, proba horren ordez “proba birtual bat” egitea proposatu dute (orain esaten den bezala). Hortaz, proba birtuala egitera animatzen zaretenoi ibilbideko track-ak emango dizkizuete, bakarka edo zuen taldearekin egin dezazuen (betiere osasun-araudiaren barruan). Talde bakoitzari egun bat esleituko zaio, pilaketarik ez egoteko, eta birus madarikatu horrengandik babesturik egoteko.

Antolatzaileak enpresa batekin harremanetan daude, proba egiten dutenen jarraipena eta kontrola egiteko eta proba amaitu dutela “egiaztatzeko”.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

About the author

AMF-FAM administrator

Leave a Reply