Federazioa

5. KM Bertikala 2018

Irailak 16an 5. KM BERTIKALA 2018 Araia-Aratz egingo da.

Irakurri Gehiago

Haitz Eskalada Hastapena Ikastaroa

Ikastaroaren helburuak

Mundu bertikala eta eskaladako  materiala ikasteko, jakintza praktiko eta teorikoak eskuratzea autonomia eta segurtasun eskoletan eskalada soka luze batean lortzea.

Irakurri Gehiago

Alberto Zerain Memoriala

Irailaren 8an Alberto Zerain Memoriala ospatuko da, S.E. Manuel Iradier eta Arabako Mendizale Federazioak antolatuta

Irakurri Gehiago

Arabako Orientazio Ibilaldia

Urtero bezala Goikogane Mendi Taldeak  datorren Ekainaren 3anARABAKO ORIENTAZIO IBILALDIA  antolatuko du

Irakurri Gehiago

Arabako Mendi Lasterketen IV. Koparen arautegia. 2018

Libre da probetan parte hartzea baina, saria eskuratzeko, beharrezkoa da federatua izatea eta dortsalak hartzeko garaian fitxa aurkeztea.

Irakurri Gehiago

Mendiko Eski Hitzaldia

ESKI BATEN ERRADIOGRAFIA

Oscar Guinea

Ordu eta erdiz eskiekin sinkronizatzen saiatuko gara. Elurrak mendia zuritzen duenean, eskiak elementu garrantzitsuak dira  irristatzeko eta mendietan ibiltzeko.

Eskien forma bihurriei buruz hitz egingo dugu. Eta materialari, geometriari eta kotei buruz ere bai. Eskien zainketaz eta mantenuaz ere jardungo dugu. Eski-larruak aipatuko ditugu eta ez dugu ahaztuko beste elementu garrantzitsu bat: eskiak oinetara lotuko dituzten lokarriak

Zuen zain egongo gara, zaletasuna eta ezagutzak partekatzeko.

Irakurri Gehiago

Abentura eremuko eskalada: Autobabesa & Artifiziala

Ikastaroaren helburua:

Honako eduki hauek landuko dira: ingurua errespetatzea; krokisak irakurtzea; korapiloak egiten ikastea; zenbait baliabide erabiltzen ikastea, hala nola, arteka-trabagailuak, friend-ak (trabagailu mekanikoak), iltzeak, kakoak, berun-koskorrak… Ekipatu gabeko eskalada-bideetan era metodiko eta seguruan igotzen ikasiko dugu. Desekipazioa. Triangulaketak. Yumar sistemaren bidez igotzea. Rappel autoaseguratua egiteko teknikak.

Irakurri Gehiago

Angel Nuño I. Memoriala

E.M.F.k antolatzen duen Haur Ibilaldia dela eta, Angel Nuñoren I. oroimenezkoa ospatu nahi dugu mendi-martxa bat eginez. Mendia Angelen pasioa izan zen eta Iturribero mendi taldearen familiei helarazi zien, baita Diputazioko eskola-kirolean aritutako ikasleei ere. Izan ere, Diputazioarekin 12 urtetan zehar, 20000 ume baino gehiago eraman zituen mendira.
Hain zuzen ere, bi talde hauek kontuan izanik, Arrato mendietan profil leuneko eta zailatasun gutxiko ibilbidea prestatu da. Urriaren batean egingo da eta autobusez joango gara.

Mendi-ibilaldiak honako helburuak dauzka:
– Adin guztietako jendearentzat eskuragarria den kirola deskubritzen laguntzea, inguru hurbil batean egina eta pertsonaren garapenerako eta formaziorako hainbat balore ematea.
– Antolatzaileek kontrolatutako eta balizatutako ibilbideaz gozatzea.
– Familiak eta umeak biltzea eta naturara hurbiltzea.

Federatuen artean zabaltzea eskatzen dizuegu, arren eta faborez.

Edozein zalantza izanez gero, deitu Leo Trejori honako zenbakira 619820581 edo posta elektronikoz leoiturribero@gmail.com

 

Antolatzailea: http://www.iturribero.org

Arroila jaitsiera. Hastapena eta sakontzea

IKASTAROAREN HELBURUAK:

HASTAPENA:

Oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzea, ekipatuta dauden arroilak era autonomoan eta seguruan jaisteko (egoera hidrologikoa normala bada) zailtasuna 3. mailara artekoa izan daiteke.

SAKONTZEA:

Zailtasun maila handiagoko arroilak jaisteko behar diren maniobra konplexuagoetan sakontzea.

Irakurri Gehiago