Federación

2017ko 2. seihileko Arabako Goi Mendi Eskolaren Ikastaroak

Arabako Goi Mendi Eskolak 2017ko 2. seihileko ikastaroen egutegia aurkezten du

2017ko 2. seihileko ikastaroen kartela

XXV. Mendi ibilaldia Aitor Aranaren omenez 2021 – (Irailak 25)

Aurten ere Aitor Aranaren omenezko mendi martxa antolatuko dugu, dagoeneko XXV. edizioa delarik!! Irailaren 25an antolatuko da eta izen ematea egunean bertan eman ahalko da. Ibilbideari dagokionez aurtengoan Kurtzetara igoko gara bide zaharretik eta handik Jarindora. Etxanbidetan lehenengo anoa gunean indarrak hartu ondoren, Orixolera igo beharko dute parte-hartzaileek. Azkenik, jaitsiera Lezia- Kasatxotik egingo da azkenengo tontortxoa Tellamendi izanik. Ibilbidea Aramaioko kiroldegian hasi eta amaituko da.

 

Hona hemen ibilbidearen xehetasunak:

 

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/xxv-mendi-ibilaldia-aitor-aranaren-omenez-aramaio-2021-82694159

Oharrak:

  • Izen ematea egunean bertan (5€ justo ekarri ahal bada)
  • Irteeran eta jende pilaketak dauden lekuan–> maskarilla!
  • Aldagelak eskuragarri dutxatzeko %50-eko aforoarekin. (4 pertsona/aldagelako)
  • Irteeran pilaketak ekiditeko, kirolariek izena eman bezain laster kiroldegiko sarrera ez oztopatzea eskatuko zaie. Beroketa ariketak egiteko kiroldegi ingurua (frontoi kanpoa, eskolako patioa, Santa Ana) erabiltzea eskatzen da. Jende pilaketak aurreikusi eta kontrolatu ezin badira izena-eman bezain laster ibilbideari ekiteko eska diezaiokete antolatzaileek kirolariei.
  • Ibilbidea bakarrik edo taldeka egin liteke, baina anoa guneetan jende pilaketak ekiditeko, geheienez 10 pertsonako taldetxoetan ibiltzea eskatzen da.

V JARDUNALDIAK MANUEL IRADIER

Manuel Iradier Elkarte Excursionistak eta Vital Fundazioak V. kultur jardunaldiak antolatzen dituzte eta honako hau da programazioa:

Irakurri Gehiago

BABESTU MAITE DUZUN MENDIA – 4. MARCHA – AZAZETA

Irailaren 11n, Arabako Mendiak Aske plataformak laugarren mendi martxa egingo du. Mendi martxa hauen helburua gure lurraldean proiektatu diren eta eraiki nahi diren zentral eolikoen mehatxupean dagoen ondare naturala ezagutaraztea da.

Irakurri Gehiago

BABESTU MAITE DUZUN MENDIA – 2. MARTXA –ARKAMO MENDILERROA

Datorren uztailaren 24an Arabako Mendiak Aske plataformak Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren baitako bigarren mendi martxa egingo du. Dinamika hau garatu da gure lurraldean proiektatutako zentral eolikoek mehatxatutako natura-ondarea ezagutarazteko. Iturrietako mendietan lehenengo martxa egin ondoren, bigarrena Arkamo mendilerroan izango da.

Arkamo Deialdia

MENDIKAT WEB-ORRI BERRIA

“Mendien magia da. Penintsulako gailurren erreferentziazko webgunea. Milaka erabiltzailek bisitatzen dute egunero”

122 atletak parte hartuko dute uztailaren 4an Gasteizen egingo den Iparraldeko Martxan

AFA-DFAn prentsaurrekoa, Espainiako 2021eko 1. Proba aurkezteko. 2021eko Euskadiko Txapelketa. 2021eko Arabako Txapelketa.

Irakurri Gehiago

BABESTU MAITE DUZUN MENDIA-1.MARTXA-ITURRIETAKO MENDIAK

Egun honetarako deitutako jarduerak bi ibilbide izango ditu, bi abiapuntu desberdinetatik hasiko direnak. Arabako lautadatik Egileor herria izango da abiapuntua, eta Haranetik Santa Teodosia ermita. Horrela, bi ibilbideek San Juan mendetearen erdialdean egingo dute bat Iturrietako mendien zentral eolikoaren poiektuaren kokalelua dena.

BABESTU DUZUN MENDIA

Arabako Mendiak Aske plataformak  mendiko dinamika hau aurkeztu nahi du. Mendiko 6 ibilbide herrikoi izango ditu, hau da, makrozentral eolikoak ezartzeko proiektuak oraingoz dituen kokalelu bakoitzeko bat. Ibilaldien helburua, sakrifikatu nahi den ondarearen balio naturala, paisajistikoa eta kulturala nabarmendu eta bertatik bertara ezagutaraztea da. Gainera, 2021eko urriaren 23an Gasteizen egingo den manifestaziora begira, indarrak batu nahi ditugu.

 

” Maitatzen ez dena ez da babesten, eta ezagutzen ez dena ez da maitatzen”

 

 

 

ARABA. EUSKADI TXAPELKETA

IZEN-EMATE IREKIAK.

Dagoeneko argitaratuta dago hurrengo lehiaketako informazioa: Espainiako Kopako Proba, Euskadiko Txapelketa eta Arabako Txapelketa izango da, hemen ikus dezakezue: http://www.hazten.es/competicion-marcha-nordica-2021/eta dagoeneko zabalik daude izen-emateak.