EUSKADIKO ABIADURA eta ZAILTASUN TXAPELKETA eta OPENA

EUSKADIKO ABIADURA eta ZAILTASUN TXAPELKETA eta OPENA

KATEGORIAK SUB14-SUB16-SUB18-SUB20-ABSOLUTA

Urriaren 1 eta 5 egunetan Euskadiko Txapelketa jokatuko da abiadura eta zailtasun modalitateetan Rocopolis eskalada gunean. Lehiaz gain open bat ere ozpatuko da eskaldaren festa haundi honetan parte hartu nahi duten eskalatzaile guztientzako.

Parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da federaturik egotea.

Beraz erreserbatu eguna eta prestatu zuen arnes, kasko eta katu oinak, lagun artean egoteko egun ederra izango da eta!

 

IZEN-EMATEAK

 

Ostirala – Abiadura proba

Parte hartzaileek bidea probatzeko bi aukera izango dituzte. Sailkapenari dagokionez, bi bideetan egingo dira eta bi igoera horietako denborarik onena hartuko da kontutan. Finalera 8 denborarik onenak sailkatuko dira eta duelo eran jokatuko dira finalaurdenak eta finala. Beste mendi federazioetako eskalatzaileak egoteko aukera dagoenez, Euskadiko Txaplketako sailkapena denborak kontutan hartuz egingo dira.

 

Larunbata – Zailtasun proba eta Opena

Sailkapenei dagokienez, zailtasun proba zortzi bidetan jokatuko da, zailtasun ezberdinekoak, eta bide bakoitzak puntuaketa jakin bat izango du, bidearen mailari egokituz. Probak lau orduko iraupena izango du eta denbora tarte horretan nahi beste bide eskalatzeko aukera izango da, 2 saiakerako mugarekin bide bakoitzeko. Euskadiko txapelketarako bi bide gogorrenen puntuak soilik hartuko dira kontutan eta openerako skalatutako bide guztien puntuen gehiketa hartuko da kontutan. Finala a vista eskalatu beharreko bide batean jokatuko da. Finalera EMFn federatutako sei eskalatzaile sailkatuko dira, beste federazioko eskalatzailerik sailkatu ezkero finalerako kupoa zabaldu egingo da, gehienez 4 eskalatzailera arte.

Escalada-Campeonato_Euskadi_y_Open_2019-Eus

 

About the author

AMF-FAM administrator

Leave a Reply