EMF ORIENTAZIO MARTXA 2019 – Abenduak 1

EMF ORIENTAZIO MARTXA 2019 – Abenduak 1

SODUPE – Abenduak 1 – COBI Club de Orientación Bidea

2019ko abenduak 1ean, igandea, Euskadiko Mendi Federazioaren Orientazio Ibilaldia ospatuko da. Aurten Sodupen izango da.

Ibilbidea gutxi gora behera Sodupe eta Zalla artean dauden mendien inguruan izango da eta bertan baso ezberdinak, larreak eta guda zibileko aztarnak ikusteko aukera izango duzue.

Bi ibilbide egongo dira. Luzea, 14 km-koa, 3-4 ordutan oinez egin daitekena eta motza, 7 km-koa, familiarekin doazen mendizaleentzat, 1:30-2 ordukoa.

Zuen ibilbidea aukeratu zuen ibiltzeko gogoen eta sasoiaren arabera. Bakarrik, taldeka edo familian apuntatu zaitezkete. Garrantzitsuena ibilbide polit honetaz gozatzea izango da.

 

IRTEERAK

Martxa luzeko parte hartzaileak goizeko 8:30-9:20en artean hartuko dira Sodupeko frontoian. 9:30etan (puntualak izan, mesedez) parte hartzaileak antolakuntzak jarritako autobusetan irteerara (Rigadas auzora) eramango ditugu. Mapak 10etan banatuko ditugu eta berehala irteera emango dugu. Helmuga 14:30-etan itxiko da.

Martxa motzako parte hartzaileak goizeko 9:30-10:20en artean hartuko dira Sodupeko frontoian. 10:30etan (puntualak izan, mesedez) parte hartzaileak antolakuntzak jarritako autobusetan irteerara (San Cosme baselizara) eramango ditugu. Mapak 11etan banatuko ditugu eta berehala irteera emango dugu. Helmuga 14:30-etan itxiko da

Bi irteeretan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko .

 

IBILBIDEAK, DISTANTZIAK eta DESNIBELAK

  • Laburra: 7 km 125+ 225-
  • Luzea: 14 km 300+ 650-

Bukatzean dutxak eta indaba-jana egongo da helmugan, Sodupeko frontoian.

 

EKIPAMENDU PERTSONALA

Iparrorratza eta mendian ibiltzeko arropa erosoa. Motxila bat urarekin, jateko zerbait, zira, txilibitua, mugikorra bateriarekin… Hau da, mendiko irteera normal baterako materiala.

Martxaren data kontuan izanez, komenigarria litzateke neguko ekipamendua eramatea.

 

PREZIOAK

  • Mendi Federatuak: 5 €
  • Orientazio Federatuak: 5 €
  • Ez Federatuak: 7€ (proban parte hartzeko derrigorrezkoa den kirol-asegurua barne)
  • Adingabekoak federatuak: Doan
  • Adingabekoak federatu gabe: 2€ (proban parte hartzeko derrigorrezkoa den kirol-asegurua barne)

 

IZEN-EMATEAK eta EPEAK

Izen emateak EMF web https://emf.eus/Or_Prueba?Id=28   orrialdearen bitartez egingo dira azaroaren 27 23:59ak baino lehen. Proban izena emateko MODU BAKARRA da, baita ere asegurua duten adingabekoek.

Lehen 200 partehartzaileek iparrorratza baten oparia izango dute.  

 

DOKUMENTAZIOA    INFO-EMF Orientazio Martxa 2019      Kartela

About the author

AMF-FAM administrator

Leave a Reply