Sin categoría

2020 ARAIA MITXARRO BIRA

Maiatzaren 9/10-eko kirol ekitaldia bertan behera geratu da EMF-rekin koordinatuta normaltasunera itzultzen garenean, beste dela bat proposatuko da.

 

COVID-19

 

COVID-19 gaitza dela eta, AMF-FAM-etik gomendatzen dizuegu hurrengo egunetan dituzuen beharrak edo zalantzak betiko ordutegi berdinean telefonoz edo posta elektronikoz argitzera

Bulegoa 15 egunez itxita egongo da.
Telefonoa: 688 862 102
amf@amf-fam.org

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MANIFESTUA

Babes dezagun gure mendizaletasunaren historia

Gaur, 2019ko abenduaren 11, Mendien Nazioarteko Eguna den honetan, agiri hau sinatzen dugunok hauxe adierazi nahi dugu:

Mendizaletasuna, Euskal Herrian duela mende bat baino gehiago sortu zenetik, kirolaz haraindiko jarduera bihurtu dela eta gaur egun erabat sustraitua dagoela gure gizartean.

Sustraitze sakon horren erakusle ditugu bai Euskadin eta Nafarroan federatuta dauden berrogei milatik gora mendizaleak, bai eta mendira noizean behin joaten diren ezin konta ahala gizon-emakumeak ere.

Hala inguruko tontorretan nola munduko gailurretan izan dugun presentzia etengabe historia esanguratsua ehuntzen joan da, ospea lortu du nazioartean, eta harrotasun-iturri eta nortasun-zeinu bihurtu da herri osoarentzat. Horrenbestez, ezin utz diezaiokegu kirolaren eta kulturaren aldetik hain ondare oparoa dugun horri urteen joanarekin ahanzturaren iluntasunean galduta geratzen.

Hori dela eta, bat egiten dugu EMMOAk bultzatzen duen proiektuarekin; guk ere aldarrikatzen eta bultzatzen dugu euskal mendizaletasunarentzat espazio duin bat sortzeko egitasmoa, ondo merezita baitu haren historiak. Espazio horren bidez, mendizaletasunaren kultura sustatuko genuke, eta etorkizuneko belaunaldiei helaraziko zaiela ziurtatuko.

Adierazpen honen bidez, beraz, Euskal Herriko erakundeei, mendizaleei eta gizarteari dei egiten dizuegu, elkarrekin gure nortasunaren ikurra den ondare kulturala babes dezagun, GURE HISTORIAren funtsezko osagaia baita.

SINATU DUTENAK /  HAN FIRMADO

Koldo Aldaz, Luis Alejos, Luisa Alonso, Jesús M. Alquézar, Amaia Aranzabal, Gregorio Ariz, Suso Ayestarán, Juanfer Azkona, Jabi Baraiazarra, Josune Beraziartu, Josu Bereziartua, Trini Cornellana, Kike De Pablo, Aitor Elduaien, Juan Mari Feilú, Pili Ganuza, Juanjo Garbizu, Ricardo Hernani, Alberto Iñurrategi, Ander Izaguirre, Josu Iztueta, Juan Laredo, Juanra Madariaga, Maite Maiora, Batis Maiz, Juanma Molinero, Juanito Oiarzabal, Rikar Otegi, Edurne Pasaban, Fernado J. Pérez, Eneko Pou, Iker Pou, Luis Mari Sáenz de Olazagoitia, Juanma Sotillos, Alex Txikon, Joseba Ugalde, Felipe Uriarte, Juan Vallejo, Julio Villar

Besaide Oroimen Eguna 2019

Kaixo mendizale!!!

 

Urtero bezala Besaide Oroimen eguna ospatuko da irailaren 15ean.

 

EGITARAUA

Besaide Kartela2019

VII IBILALDI NEURTUA OKONDO IBARRA 2019

     “Okondo Ibarra” ibilaldi neurtua Okondon (Araba) egingo da 2019ko Urriaren 5an. Izen-emateak interneten bidez  http://https//ganekogortamk.blogspot.com/www.RockTheSport.com egin behar dira.

 

Reglamento Marcha 2019

Pablo Ariza lehenengo memoriala

Pablo Ariza, Nafarroako Txapelketaren lehen martxoaren iparraldean, eta Fedme Ranking-i

Izen-ematea irekita dago Azagrako igandean, irailaren 1ean, igandean, 10: 00etan igandean ospatuko den Nafarroako lehiaketa honetarako.

Bere webgunean bisita, izen-emateak, jarduera osagarriak, eta abar buruzko informazio guztia aurkituko duzu.

Antolakuntzak proposatutako jardueren artean aurkitzen ditugu:

• Doako bisata gidatua Villa de Azagra
• Mahai-ingurua: "Lehiaketaren araudiaren hobekuntzak"
• PILATWALK demo saioa
• Pablo Ariza omenaldia
• Gaueko kontzertua
• Etc ..

Laster informazioa zabalduko da:

http://www.sailkapenak.com/es/evento/imemorial-de-marcha-nordica-pablo-ariza

GR-38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidearen eguna Arabako Mendialdetik

GR-38, Ardoaren eta arrainaren ibilbidearen eguna

Abenduak 1

Irakurri Gehiago

Alberto Zerain Memoriala

Irailaren 8an Alberto Zerain Memoriala ospatuko da, S.E. Manuel Iradier eta Arabako Mendizale Federazioak antolatuta

Irakurri Gehiago

Mendiko Eski Hitzaldia

ESKI BATEN ERRADIOGRAFIA

Oscar Guinea

Ordu eta erdiz eskiekin sinkronizatzen saiatuko gara. Elurrak mendia zuritzen duenean, eskiak elementu garrantzitsuak dira  irristatzeko eta mendietan ibiltzeko.

Eskien forma bihurriei buruz hitz egingo dugu. Eta materialari, geometriari eta kotei buruz ere bai. Eskien zainketaz eta mantenuaz ere jardungo dugu. Eski-larruak aipatuko ditugu eta ez dugu ahaztuko beste elementu garrantzitsu bat: eskiak oinetara lotuko dituzten lokarriak

Zuen zain egongo gara, zaletasuna eta ezagutzak partekatzeko.

Irakurri Gehiago

Angel Nuño I. Memoriala

E.M.F.k antolatzen duen Haur Ibilaldia dela eta, Angel Nuñoren I. oroimenezkoa ospatu nahi dugu mendi-martxa bat eginez. Mendia Angelen pasioa izan zen eta Iturribero mendi taldearen familiei helarazi zien, baita Diputazioko eskola-kirolean aritutako ikasleei ere. Izan ere, Diputazioarekin 12 urtetan zehar, 20000 ume baino gehiago eraman zituen mendira.
Hain zuzen ere, bi talde hauek kontuan izanik, Arrato mendietan profil leuneko eta zailatasun gutxiko ibilbidea prestatu da. Urriaren batean egingo da eta autobusez joango gara.

Mendi-ibilaldiak honako helburuak dauzka:
– Adin guztietako jendearentzat eskuragarria den kirola deskubritzen laguntzea, inguru hurbil batean egina eta pertsonaren garapenerako eta formaziorako hainbat balore ematea.
– Antolatzaileek kontrolatutako eta balizatutako ibilbideaz gozatzea.
– Familiak eta umeak biltzea eta naturara hurbiltzea.

Federatuen artean zabaltzea eskatzen dizuegu, arren eta faborez.

Edozein zalantza izanez gero, deitu Leo Trejori honako zenbakira 619820581 edo posta elektronikoz leoiturribero@gmail.com

 

Antolatzailea: http://www.iturribero.org