BOTONDELA BIDEA (IZKI)

BOTONDELA BIDEA (IZKI)

2019an, hainbat kexa jaso ziren Arabako Mendizale Federazioan, Izkiko Parke Naturaleko 8. Bidezidorraren egoera tamalgarria zelako (“Botondela Bidea” izenekoa, alegia).

Markinez herrira joan ginen, eta egiaztatu genuen hala zela, bidezidorra benetan egoera txarrean zegoela.

 

 

Era berean, Belabia mendira igotzeko bidezidorraren zati bat desagertu egin zela ikusi genuen. lur hori landatuta zegoelako. Txosten bat egin eta Izkiko patronatuaren bileretan aurkeztu genuen 2019an eta 2020an. Aurten, 2021ean, bidezidor hori egokitzeko lanak egin dituztela jakinarazi digute.

 

 

Konpondu dituzten seinaleen adibideak.

 

Arabako Mendizale Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu Izkiko Parke Naturalari eta Jonathan Rubinesi, Belabia mendira sartzeko bidezidorra eta Botondela bideko balizak konpontzeagatik.

 

About the author

AMF-FAM administrator

Leave a Reply