Zuretzako elurretan jolasteko gunea dena, guretzako, baserritarrontzat, gure lan eremua da eta hala izaten jarraitzea nahi dugu.
“Mendian pelikularik ez” DA EMF-REN APOSTU BERRIA
Azken hamarkadetan, mendiek, geroz eta bisitari gehiago izan dituzte, eta munduko leku askotan erakargarri turistiko ere bihurtu dira. Mendira, jolastera eta kirol-jarduera gisa joaten diren pertsonen kopuruak gora egin duenez, istripuek, natur ingurunean izan duten eragina izugarri handitu da.
Garai batean bezala, batzar-deia egiten zuten mendietako batean egin du hitzordua Ehun Mendien Anaidiak. Gailur horretatik eta beste lautatik (Ganekogorta, Gorbeia, Oiz eta Sollube, Ehun Mendien zerrendakoak dira guztiak) egiten zen deia Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietarako, argi-seinaleak eta seinale akustikoak erabiliz: aurten, Balmaseda Mendi Taldeak eta EMFk, Anaia Nagusiaren eskutik, dei egiten dizuegu kide berrioi eta Ehun Mendietako Anaidiarekiko atxikimendua berritu duzuen guztioi, Ehun Mendien Zerrendako mendi honetaz, haren historiaz eta gailurretik ikusten den ikuspegiaz goza dezazuen, Kantabria, Burgos eta Bizkaia ikusten baitira. Igandean izango da, 2020ko urriaren 18an.