Arabako Mendi Lasterketen III. Koparen arautegia. 2017

Arabako Mendi Lasterketen III. Koparen arautegia. 2017

Libre da probetan parte hartzea baina, saria eskuratzeko, beharrezkoa da federatua izatea eta dortsalak hartzeko garaian fitxa aurkeztea.

Arabako Mendi Lasterketa Herrikoien III. Kopak 5 proba puntuagarri ditu:

  • Mitxarro Bira. Maiatzaren 20an Araian hasi eta Araian amaituko da. Arabako Mendi Lasterketa Herrikoien Txapelketa izango da.

asparrenekomartxa.blogspot.com

  • Egileta-Dulantzi. Ekainaren 4an izango da, Egiletatik Dulantzira.

www.herrikrossa.eus

  • Amurrio Trail Lasterketa. Ekainaren 25an izango da: Amurrion hasi eta amaitu. 31 kilometroko proba da balioduna.

https://es-es.facebook.com/Amurrio-trail-taldea-428975340505870/

  • Peregaña Igoera. Ekainaren 8an izango da: Erreta-Lantenu herrian (Retes de Llantero) hasi eta bertan amaituko da.

www.turesultado.es

https://es-es.facebook.com/Perega%C3%B1a-Igoera-1432565053667978/

  •  Jarindo Albertia. Urriaren 22an izango da: Legution hasi eta amaituko da.

https://Jarindoalbertia.jimdo.com

Arabako Mendi Lasterketen III. Kopari buruzko informazio guztia federazioaren web orrian izango duzue: www.amf-fam.org

Bost lasterketa horien antolatzaileek erabiltzen dituzten plataformen bidez egingo da izena ematea. Antolatzaileen ardura da izena emateko sor daitezkeen arazoei irtenbidea ematea.

Arabako Mendi Lasterketen Ligan parte hartzen duten korrikalariek oroigarri bat jasoko dute ligaren amaieran, federatuak baldin badira, eta gutxienez 4 lasterketatan parte hartu badute.

Sailkapenean lehen postua lortzen duen korrikalariak 2018. urtean Hiru Handiak (3HK) proban doan parte hartzeko aukera izango du.

Emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan lehendabiziko 10 postuetan sailkatzen diren korrikalariek aukera izango dute Arabako Goi Mendi Eskolak emandako ikastaro bat doan jasotzeko. Ikastaroa 2018ko abuztua baino lehen egin behar da ezinbestean.

 

PUNTUAZIOARI BURUZKO ARAUTEGIA

Bi sailkapen orokor egingo dira: emakumezkoak eta gizonezkoak

Soilik mendian federatuak direnak sartuko dira sailkapenean. Puntuak honela banatuko dira:

  1. sailkatua, 300 puntu
  2. sailkatua, 299 puntu
  3. sailkatua, 298 puntu

4.a, 297 puntu; 5.a, 296 puntu; 6.a, 295 puntu; 7.a, 294 puntu; 8.a, 293 puntu; 9.a, 292 puntu; 10.a, 291 puntu. Hortaz, aurrekoaren puntuazioari puntu bat kenduko zaio, puntu bakar bat izan arte.

Sailkapenean agertzeko gutxienez 4 probetan parte hartu behar da. Bost probak egitekotan, sailkapenerako lau onenak hartuko dira kontuan (postu okerrena lortu den proba, beraz, ez da sailkapenerako aintzakotzat hartuko).

Berdinketa hautsi behar izatekotan,  berdinketa izan duten korrikalariek elkarrekin parte hartu duten 3 probetako denborak erabiliko dira.

Proba bakoitzaren antolatzaileek ematen dituzten emaitzak izango dira ofizialak. Hortaz, alegaziorik egin nahi izatekotan, proba bakoitzaren amaieran egin beharko dira.

Arabako Mendizale Federazioak ontzat ematen ditu Arabako Mendi Lasterketen Kopa osatzen duten bost proben arautegiak.

 

Arabako Mendizale Federazioak Arabako Mendi Lasterketa Herrikoien III. Kopa antolatu du. Aurten bi proba berri izango dira (5 orotara), distantzia eta desnibel askotakoak, korrikalari guztion neurrikoak izan daitezen.

Arabako Mendi Lasterketa Herrikoien Txapelketa Mitxarro Bira izango da: maiatzaren 20an. Araian hasi eta Araian amaituko da (dagoeneko izena eman ahal da, Kirolprobak web orrian). Aurrerago izango dituzue kartelak, proben berri zehatzagoa eta bestelako xehetasunak.

 

 

 

About the author

AMF-FAM administrator

1 Comment so far

miffy.mePosted on9:09 pm - Aza 10, 2017

RUBIO, Alfonso Afilado. 96 Respostas Em cima de Aids. https://miffy.me/mulheres_ao_vivo_914028

Leave a Reply