Angel Nuño I. Memoriala

Angel Nuño I. Memoriala

E.M.F.k antolatzen duen Haur Ibilaldia dela eta, Angel Nuñoren I. oroimenezkoa ospatu nahi dugu mendi-martxa bat eginez. Mendia Angelen pasioa izan zen eta Iturribero mendi taldearen familiei helarazi zien, baita Diputazioko eskola-kirolean aritutako ikasleei ere. Izan ere, Diputazioarekin 12 urtetan zehar, 20000 ume baino gehiago eraman zituen mendira.
Hain zuzen ere, bi talde hauek kontuan izanik, Arrato mendietan profil leuneko eta zailatasun gutxiko ibilbidea prestatu da. Urriaren batean egingo da eta autobusez joango gara.

Mendi-ibilaldiak honako helburuak dauzka:
– Adin guztietako jendearentzat eskuragarria den kirola deskubritzen laguntzea, inguru hurbil batean egina eta pertsonaren garapenerako eta formaziorako hainbat balore ematea.
– Antolatzaileek kontrolatutako eta balizatutako ibilbideaz gozatzea.
– Familiak eta umeak biltzea eta naturara hurbiltzea.

Federatuen artean zabaltzea eskatzen dizuegu, arren eta faborez.

Edozein zalantza izanez gero, deitu Leo Trejori honako zenbakira 619820581 edo posta elektronikoz leoiturribero@gmail.com

 

Antolatzailea: http://www.iturribero.org

About the author

AMF-FAM administrator

Leave a Reply