Monthly Archiveekaina 2021

BABESTU MAITE DUZUN MENDIA-1.MARTXA-ITURRIETAKO MENDIAK

Egun honetarako deitutako jarduerak bi ibilbide izango ditu, bi abiapuntu desberdinetatik hasiko direnak. Arabako lautadatik Egileor herria izango da abiapuntua, eta Haranetik Santa Teodosia ermita. Horrela, bi ibilbideek San Juan mendetearen erdialdean egingo dute bat Iturrietako mendien zentral eolikoaren poiektuaren kokalelua dena.

BABESTU DUZUN MENDIA

Arabako Mendiak Aske plataformak  mendiko dinamika hau aurkeztu nahi du. Mendiko 6 ibilbide herrikoi izango ditu, hau da, makrozentral eolikoak ezartzeko proiektuak oraingoz dituen kokalelu bakoitzeko bat. Ibilaldien helburua, sakrifikatu nahi den ondarearen balio naturala, paisajistikoa eta kulturala nabarmendu eta bertatik bertara ezagutaraztea da. Gainera, 2021eko urriaren 23an Gasteizen egingo den manifestaziora begira, indarrak batu nahi ditugu.

 

” Maitatzen ez dena ez da babesten, eta ezagutzen ez dena ez da maitatzen”

 

 

 

ARABA. EUSKADI TXAPELKETA

IZEN-EMATE IREKIAK.

Dagoeneko argitaratuta dago hurrengo lehiaketako informazioa: Espainiako Kopako Proba, Euskadiko Txapelketa eta Arabako Txapelketa izango da, hemen ikus dezakezue: http://www.hazten.es/competicion-marcha-nordica-2021/eta dagoeneko zabalik daude izen-emateak.

MARTXA NORDIKOREN GASTEIZKO PROBA UZTAILAREN 4AN

Datorren uztailaren 4an, igandean, martxa nordikoaren Gasteizko proba izango da, Hazten taldeak antolatuta.
Espainiako Kopako proba izango da, bai eta Euskadiko eta Arabako txapelketetako proba ere.
Covid protokoloa dela eta, boluntarioak behar dira proba antolatzeko: 40 lagun, alegia.
Interesa duten pertsonak Karlos Duránekin harremanetan jar daitezke honako helbide elektroniko honetan:
karlos@hazten.es

Eskerrik asko guztioi