Monthly Archivemaiatza 2021

BOTONDELA BIDEA (IZKI)

2019an, hainbat kexa jaso ziren Arabako Mendizale Federazioan, Izkiko Parke Naturaleko 8. Bidezidorraren egoera tamalgarria zelako (“Botondela Bidea” izenekoa, alegia).

Irakurri Gehiago

GASTEIZKO MENDIAK 2021. XIII. IRAUPEN-PROBA

Dakizuenez, oraindik ere pandemiak eragindako ziurgabetasun‑egoeran gaude bete‑betean, eta horrek zaildu egin du probarekin aurrera egitea, antolakuntzak eta partaideek nahi lituzketen parametroetan, behinik behin.

Izan ere, egoerak eskatzen dituen neurriekin, proba ez litzateke berdina izango: distantzia soziala, jendea ez pilatzea, parte-hartzaileen arteko segurtasun‑tarteak gordetzea, elkarri ez ukitzea, irteeran guztiak “isolatzea”, anoa‑postuak, helmuga, sari-banaketa…

Irakurri Gehiago

XIII PRUEBA DE FONDO LOS MONTES DE VITORIA-GASTEIZKO MENDIAK 2021

Gasteizko Mendiak probaren data “aurreikusita” dago. Une honetan dugun osasun-egoerak eta pandemia-egoerak konplexutasun eta muga handiak gehitzen dizkiote erakundeari, eta, gaur egun hori egitea bermatzen ez digun arren, Manuel Iradier Eskursionista Elkarteak lanean jarraitzen du.

Laster jakinaraziko ditugu inskripzio-datak, erregelamendua, ezarritako Covid protokoloa…

Ilusioa ez zaie falta. Modu batera edo bestera, aurrera jarraitzen dute.