2019ko azaroaren 17an… Burgeluko III. 4×4 Martxa Nordikoa

2019ko azaroaren 17an… Burgeluko III. 4×4 Martxa Nordikoa

Lau orduz Martxa Nordikoan, bai lau lagunez osaturiko talde mistoetan, bai bakarka.

4×4 hau proba desberdina da, Nordikoan eta Nordikozaleekin disfrutatzeko pentsatua.

Lau martxa ordu izanen dira, zirkuitu motz batean, lau lagunez osatutako taldeak lehiatuko dira bertan –bina neska eta mutil-, edo bestela, bakarka lau orduak eginen dituzten parte-hartzaileak.

Ez baduzu talderik eta parte hartu nahi zenuke, ez dago arazorik! Izena eman dezakezu, eta taldeak osatzen joanen gara inskripzioak jaso ahala.

Proba 1,7 km neurtzen dituen zirkuituan gauzatuko da, Burgeluko Landederra kiroldegian izanen dituelarik abiapuntua eta helmuga.

Zirkuitu laua da, asfalto gaineko tarte bat, landa-bide pare bat eta Arabako Lautadako baso-uharteetako zeharbide bat dituena.

Eman izena hemen: https://elburgonwcompeticion.jimdo.com/4×4-elburgo-2019/inscripci%C3%B3n/

About the author

AMF-FAM administrator

Leave a Reply