Yearly Archive2019

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MANIFESTUA

Babes dezagun gure mendizaletasunaren historia

Gaur, 2019ko abenduaren 11, Mendien Nazioarteko Eguna den honetan, agiri hau sinatzen dugunok hauxe adierazi nahi dugu:

Mendizaletasuna, Euskal Herrian duela mende bat baino gehiago sortu zenetik, kirolaz haraindiko jarduera bihurtu dela eta gaur egun erabat sustraitua dagoela gure gizartean.

Sustraitze sakon horren erakusle ditugu bai Euskadin eta Nafarroan federatuta dauden berrogei milatik gora mendizaleak, bai eta mendira noizean behin joaten diren ezin konta ahala gizon-emakumeak ere.

Hala inguruko tontorretan nola munduko gailurretan izan dugun presentzia etengabe historia esanguratsua ehuntzen joan da, ospea lortu du nazioartean, eta harrotasun-iturri eta nortasun-zeinu bihurtu da herri osoarentzat. Horrenbestez, ezin utz diezaiokegu kirolaren eta kulturaren aldetik hain ondare oparoa dugun horri urteen joanarekin ahanzturaren iluntasunean galduta geratzen.

Hori dela eta, bat egiten dugu EMMOAk bultzatzen duen proiektuarekin; guk ere aldarrikatzen eta bultzatzen dugu euskal mendizaletasunarentzat espazio duin bat sortzeko egitasmoa, ondo merezita baitu haren historiak. Espazio horren bidez, mendizaletasunaren kultura sustatuko genuke, eta etorkizuneko belaunaldiei helaraziko zaiela ziurtatuko.

Adierazpen honen bidez, beraz, Euskal Herriko erakundeei, mendizaleei eta gizarteari dei egiten dizuegu, elkarrekin gure nortasunaren ikurra den ondare kulturala babes dezagun, GURE HISTORIAren funtsezko osagaia baita.

SINATU DUTENAK /  HAN FIRMADO

Koldo Aldaz, Luis Alejos, Luisa Alonso, Jesús M. Alquézar, Amaia Aranzabal, Gregorio Ariz, Suso Ayestarán, Juanfer Azkona, Jabi Baraiazarra, Josune Beraziartu, Josu Bereziartua, Trini Cornellana, Kike De Pablo, Aitor Elduaien, Juan Mari Feilú, Pili Ganuza, Juanjo Garbizu, Ricardo Hernani, Alberto Iñurrategi, Ander Izaguirre, Josu Iztueta, Juan Laredo, Juanra Madariaga, Maite Maiora, Batis Maiz, Juanma Molinero, Juanito Oiarzabal, Rikar Otegi, Edurne Pasaban, Fernado J. Pérez, Eneko Pou, Iker Pou, Luis Mari Sáenz de Olazagoitia, Juanma Sotillos, Alex Txikon, Joseba Ugalde, Felipe Uriarte, Juan Vallejo, Julio Villar

Zabalganako O-Green series orientazio lasterketen lehen topaketa

Zabalganako O-Green series orientazio lasterketen lehen topaketak izandako arrakastaren ondoren, datorren abenduaren 1ean Gasteizko San Juan de Arriaga parkean egingo den bigarren hitzorduaren berri eman nahi dizuegu.

Irakurri Gehiago

EMF ORIENTAZIO MARTXA 2019 – Abenduak 1

SODUPE – Abenduak 1 – COBI Club de Orientación Bidea

2019ko abenduak 1ean, igandea, Euskadiko Mendi Federazioaren Orientazio Ibilaldia ospatuko da. Aurten Sodupen izango da.

Irakurri Gehiago

EUSKAL MENDI SELEKZIOEN JAIA – 2019ko Azaroak 30 noviembre – Vitoria-Gasteiz

Euskal Mendizale Federazioak Azaroaren 30ean Gasteizko Jardin de Falerina tabernan Euskal Mendi Selekzioen jaia antolatu du. Mendiko eski selekzioak bere denboraldia hasten duen garaian mendi lasterketa eta kirol eskalada selekzioek beren lehia denboraldia amaitutzat ematen ari dira. Bidegurutze horretan Gasteizen egingo den jaialdian gure kirolariei festa txikia egin nahi izan diegu omenaldi moduan eta 2019ko EMF Mendi Lasterketa Rankinga amaitu berritan irabazleei sariak banatuko zaizkie jaiaren egunean bertan.

Irakurri Gehiago

Bikaina Burgeluko 4×4 Martxa Nordikoaren III. jardunaldia!

Mila esker boluntario, kolaboratzaile, babesle eta parte-hartzaile guztiei, beste urte batez, 4×4 proba berezia izan dadin lan egiteagatik. 

Irakurri Gehiago

2020ko lizentziaren prezioen taula

Taula hori helbide honetan ere kontsulta dezakezue:    https://emf.eus/Tramitacion_Licencia?idioma=es

Emakumezko mendi-kirolei buruzko jardunaldia

Vital fundazioak amf-famekin lankidetzan,datorren larunbatean, azaroak 9, mendi-kirolekiko interesa nesken artean sustatzeko lehenengo jardunaldia burutuko dugu. Horretarako, Vitoria-Gasteizko erdialdeko Andre Maria zuriaren plaza hartuko dugu, Solasaldiak, elkarrizketak, tailerrak eta jarduera pila bat, kirol-mota horietako emakumezko zenbait erreferenteri ahotsa emateko.

Zer deritzozu egun berezi horretarako prestatu duguna aurkezten badugu?

Hitzaldiak eta emanaldiak

Karpa barruan hainbat solasaldi eta mahai-inguru egingo dira, dokumental emanaldiak, baita argazki-erakusketa ere. Karpara sartzeko beharrezkoa da izena ematea.

Izena emateak

Hitzaldietara eta emanaldietara joan ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emate hori erabat dohainik da eta egun osorako egin daiteke, baita goizeko saioetarako baino ez edo arratsalde saioetarako baino ez.

Egun osorako izena ematea

Goizeko saioetarako izena ematea

Arratsaldeko saioetarako izena ematea

2019ko azaroaren 17an… Burgeluko III. 4×4 Martxa Nordikoa

Lau orduz Martxa Nordikoan, bai lau lagunez osaturiko talde mistoetan, bai bakarka.

Irakurri Gehiago