Monthly Archiveiraila 2017

IKASTAROAREN HELBURUAK

Kirol eskaladaren oinarrizko maniobrak birpasatzea; jaitsierak; espresak jartzeko eta soka pasatzeko teknikak hobetzea; aseguratze dinamikoa; luzeak eta bilkura-guneak prestatzea; kordadako lehen eta bigarren eskalatzaileak aseguratzea…

Irakurri Gehiago

Angel Nuño I. Memoriala

E.M.F.k antolatzen duen Haur Ibilaldia dela eta, Angel Nuñoren I. oroimenezkoa ospatu nahi dugu mendi-martxa bat eginez. Mendia Angelen pasioa izan zen eta Iturribero mendi taldearen familiei helarazi zien, baita Diputazioko eskola-kirolean aritutako ikasleei ere. Izan ere, Diputazioarekin 12 urtetan zehar, 20000 ume baino gehiago eraman zituen mendira.
Hain zuzen ere, bi talde hauek kontuan izanik, Arrato mendietan profil leuneko eta zailatasun gutxiko ibilbidea prestatu da. Urriaren batean egingo da eta autobusez joango gara.

Mendi-ibilaldiak honako helburuak dauzka:
– Adin guztietako jendearentzat eskuragarria den kirola deskubritzen laguntzea, inguru hurbil batean egina eta pertsonaren garapenerako eta formaziorako hainbat balore ematea.
– Antolatzaileek kontrolatutako eta balizatutako ibilbideaz gozatzea.
– Familiak eta umeak biltzea eta naturara hurbiltzea.

Federatuen artean zabaltzea eskatzen dizuegu, arren eta faborez.

Edozein zalantza izanez gero, deitu Leo Trejori honako zenbakira 619820581 edo posta elektronikoz leoiturribero@gmail.com

 

Antolatzailea: http://www.iturribero.org

Arroila jaitsiera. Hastapena eta sakontzea

IKASTAROAREN HELBURUAK:

HASTAPENA:

Oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzea, ekipatuta dauden arroilak era autonomoan eta seguruan jaisteko (egoera hidrologikoa normala bada) zailtasuna 3. mailara artekoa izan daiteke.

SAKONTZEA:

Zailtasun maila handiagoko arroilak jaisteko behar diren maniobra konplexuagoetan sakontzea.

Irakurri Gehiago