Web oficial de la federación alavesa de montaña
Zu hemen zaude: Hasiera > Ingurumen Batzordea > Parke Naturalak > Valderejoko Parke Naturala

Valderejoko Parke Naturala

 

valderejoValderejo, Arabako mendebaldeko muturrean dagoen bailara txikia 1992an izendatu zuten Parke Natural. Arabako parkerik txikiena da, 3.496 hektarea besterik ez du-eta.

Alabaina, luze-zabaleran txikia izan arren, ekosistema eta paisaia desberdin ugari hartzen ditu.

Haitz malkar ederrek –Recuenco, Vallegrull, Santa Ana– inguratzen dute Puron ibaiaren bailara txikia. Sakonean soro eta larreek nekazaritza eta abeltzaintza antzinatik datozela frogatzen dute. Mendi magaletan baso dentsoak hazten dira. Zabalenak pinu gorrienak, baina artadi eta pagadiak ere aipagarriak dira, eta denen artean ezaugarri desberdinetako paisaia eratzen dute.

Urak naturgune honetako harkaitzak milaka urtetan landu ditu, eta paisaia ederrak eman ditu, hala nola, Puroneko ur jauzia eta haizpitartea. Alderik gorenetan larre, ipuru, azerimahats eta txilarrek estaltzen dituzte lautada karstikoak.

Fauna baliotsua bizi da basoetan, basakatu iheskorra edo mokokore bitxia nabarmenduz. Zeruan arrano beltza edo sai zuria ikus daitezke, baina benetako protagonista sai arrea da. Valderejon Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen harrapari haratustel jale horien koloniarik handiena dago. Pertsonak antzina-antzinatik bizi dira bailara honetan. Historia kultura ondareak kontatzen digu: monumentu megalitikoak –tumulu landa San Lorentzon, Lerongo iruinarria–, haitzuloetako eremitorioak, San Lorentzo baseliza, Santa Elena eliza, Lahozeko eliza gotikoa, San Estebe eliza. Larre eta belardiak, baso, txilardi eta abatzez nahastuta, abeltzaintzaren tradiziozko erabilpena adierazten dute eta zeruan, sai arreak planeatu eta isilik behatzen diote paraje bukolikoaren lasaitasunari.

Valderejoko Parketxea

Posta helbidea: Lalastra
Telefonoa: 945 35 31 46   e-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  
Ordutegia:
Neguan:  Lanegunak: 9.00-15.00 / Larunbatak eta jaiegunak:10.00-18.00.  Udan: 10-00-19.00  Oharrak: Astelehenetan itxita
valderejo ii
 
0116.jpg
Urtarrila 2012 Otsaila 2012 Martxoa 2012
Mo Tu We Th Fr Sa Su
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
There are no upcoming events currently scheduled.

Erabiltzaile Sarbidea

(c) 2012 AMF-FAM Aviso Legal